XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kateak hautsi

Arizona eta Mexiko Berriko apatxeei zegokienez, guztiak John Philipp Clum agentearen agindupean zegoen San Carlos-eko erreserban batzea zen agintarien plana.

Chiricahuak oraindik eraman gabe zituztela ere, tribu desberdinetako batzuk elkarren arerio 4.200 apatxe bildu zituen San Carlosen Clumek.

1876an Chiricahua mendietako erreserba itxi eta hango apatxe guztiak San Carlosera eramateko ahalegina izan zen hurrengo urratsa.

Taza eta Naiche, Cochiseren semeak, konbentzitu zituzten estatubatuarrek, baina Juh buruzagi zuen nednhi taldea zein Geronimo eta bere jendea ezezkoan ziren.

Geronimo bozeramaileak, hala ere, baietz esan zien